AHOZ-AHO AHOZKOTASUNAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA iritsi da beste behin.

Eta, berriro ere, zeuk ere parte hartu dezakezu...

 “KONTATU GUREKIN!”

IV IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEHIAKETA

Istorio bat, ipuin bat... kontatu nahi diguten pertsona guztiei irekitako lehiaketa, Ordiziako Udalak antolatuta.

Zeu bezalako pertsonei.

Ahozkotasunaren Unibertsoa zeurea ere badelako.

Lehiaketa martxoaren 5an, larunbata, izango da, 19:00etan, D´ELIKATUZ GUNEAN.

Parte hartzaile bakoitzaren narrazioak zortzi minutu iraungo du gehienez.

Epaimahaiaren erabakiaren eta Publikoaren botoaren bidez, hiru narratzaile hautatuko dira Ahozkotasunaren Gala Handian parte hartzeko, BARRENA JAUREGIAN, martxoaren 18an, ostirala, 22:00etan.

Galan, hiru sailkatuek beren istorioak kontatuko dituzte berriro, Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia aurten osatuko duten gainerako izarrekin batera. 

Epaimahaiak eta Publikoaren botoak sailkapena erabakiko dute, eta 300 euroko saria emango zaio irabazleari, 200 eurokoa bigarrenari, eta 100 eurokoa hirugarrenari.

Izena emateko, lehiakideek e-mail bat bidali beharko dute honako helbidera: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Izena eman eta kontaiguzu zeure istorioa…

KONTATU GUREKIN!

INFO GEHIAGO:

Tlf:647201401

KONTATU GUREKIN!

 

IV IPUINEN AHOZKO NARRAZIO LEIHAKETA

(AHOZ AHO 2016)

AURKEZPENA:

Ahozko Narrazioaren Lehiaketa AHOZ-AHO Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren barruan kokatuko da, narrazioaren artea sustatu eta zabaltzea helburu hartuta.

OINARRIAK:

1-IZEN-EMATEA

Lehiaketan parte hartzeko izen-ematea 2016ko otsailaren 28a  baino lehen egin beharko da.

1.1- Parte-hartzaile bakoitzak e-mail bat bidali beharko du Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera, “IPUIN LEHIAKETA” goiburuarekin.

1.2- Izen-ematea osatzeko ondoko datuak eman beharko dira:

-Parte-hartzailearen izen-abizenak.

-Kontatuko den ipuinaren izenburua.

-Ipuinaren egilea.

-Posta elektronikoa eta telefonoa.

1.3- Izen-ematea gauzatzeko parte hartzaile bakoitzak 20€ ordaindu beharko ditu seinale gisa, eta diru hori partaidetza amaitutakoan itzuliko da.

2-ARAUAK

2.1-   Profesionalek zein ez-profesionalek parte hartu ahal izango dute.

2.2-   Ipuinak 8 minutu iraungo du gehienez eta euskeraz narratuko da.

2.3-   Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ipuin bat aurkeztu ahal izango du.

2.4-   Lehiaketak bi fase izango ditu:

 

          Lehiaketako SAILKAPEN GALA martxoaren 5an izango da, larunbata, 19:00ean, ORDIZIAKO D´ELIKATUZ GUNEAN, eta saio horretan HIRU FINALISTAK hautatuko dira. 

          Lehiaketako FINALA martxoaren 18ean, ostirala, izango da, 22:00etan, ORDIZIAKO BARRENA JAUREGIAN.

Han, HIRU FINALISTEK 2016ko AHOZ AHO NARRAZIOAREN GALA HANDIAN parte hartuko dute.

2.5-   SAILKAPEN GALAN lehiaketako partaide guztiek parte hartuko dute, zozketaz ezarriko den hurrenkeran.

2.6-  SAILKAPEN GALAN hautatuko dira FINALERA iritsiko diren HIRU FINALISTAK:

EPAIMAHAIAK BI FINALISTA hautatuko ditu, eta beste bat PUBLIKOAREN BOTOAREN bidez aukeratuko da.

2.7-   FINALEAN, EPAIMAHAIAREN ERABAKIA eta PUBLIKOAREN BOTOA batuta erabakiko da IRABAZLEA zein den, baita BIGARREN eta HIRUGARREN sailkatuak ere.

2.8-   EPAIMAHAIAREN erabakia eta PUBLIKOAREN BOTOA apelaezinak izango dira.

3-SARIAK.

LEHENENGO SARIA: 300€

BIGARREN SARIA: 200€

HIRUGARREN SARIA: 100€

Lehiaketa honetan parte hartzeak beraren oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du, baita oinarri horietan jasotzen ez den aurreikusi gabeko edozein gertakariri buruz ANTOLAKUNTZAK hartzen dituen erabakiak ere.

Parte-hartzaileek OINARRIAK errespetatzeko konpromisoa hartzen dute.

Ordizian, 2016ko urtarrilaren 18an.

INFO GEHIAGO:

Tlf:647201401

E-mail:Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.