HITZALDI BERRIA “ORDIZIA 750- HISTORIA” SOLASALDI-ZIKLOAN

“Ordizia en la época de los Austrias: cambios en el horizonte” SUSANA TRUCHUELO HISTORIALARIAREN HITZALDIA (Gasteleraz)

Barrena Kultur Etxea – martxoak 16, ostirala – 19:00 H.

 Ostiral honetan, martxoaren 16an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Susana Truchuelo historialariak  “Ordizia en la época de los Austrias” izenburu duen hitzaldia eskainiko du Barrena Kultur Etxean, "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialari Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Kultura sailak antolatutako “Ordizia 750-Historia” solasaldi zikloaren barruan.

 

 Ordiziaren historia XVI eta XVII. mendeetan, Goierriko ingurunean eta Gipuzkoako Batzar Orokorretan bere eragina mantentzeko borroka gogor baten historia da. Villafrancako herritarrek, Tolosa, Segura eta Donostiakoekin batera, Batzar Orokorren erabakietan zeukaten kontrola 1615ean galdu zuten, Villafrancako landa-auzoek Felipe III.a erregeari euren independentzia erosi ziotenean. Ordutik, garai berri bat hasi zen Ordiziaren historian. Izan ere, bere ingurunekoekin berdintasun egoera batean bizikidetzera berregokitu behar izan zuen.