ORDIZIA, ATZO ETA GAUR, ARGAZKI, EMOZIO ETA SENTIMENDUZKO IBILBIDEA. ERAKUSKETA BARRENAN

ERAKUSKETA ETA IKUSENTZUNEZKOAREN AURKEZPENA. Urriak 31a, asteazkena, 19:00h.

Ordiziari hiri-gutuna eman zioteneko 750. urteurrena ospatzen dela eta, Ortzadar Argazki Elkarteak ere bere ekarpena egin nahi izan zuen eta “berrargazkigintza” erakusketa bat egitea proposatu zuen, gure hiribilduaren atzoko eta gaurko argazki-begirada bat.

Era berean herriaren iragana eta orainaren inguruko ikusentzunezkoa egiteko proposamena ere egin zen, eta egitasmo hori Mondragon Unibertsitatearen bidez bideratu zen, eta Ane Ortega, Jon Etxeberria eta Jorge Fernández ikasleek, Ikus-entzunezko Komunikazio arloko Grado Bukaerako lana bezala aurrera eraman zuten. Bera lanaren fruitua “Atzo eta gaur” ikusentzunezkoa da eta asteazkenean aurketuzko da, arratsaldeko 19:00etan, Barrena Kultur Etxeko Batzar aretoan.

Aipatu dugun bezala Ordiziak aurten 750 urte betetzen ditu eta ospatzeko Ortzadar Ordizia Argazki Elkarteak herriko eraldaketak aldaratu nahi zituen argazki errepikatua teknikaren bitartez. Horregatik, Ordiziako historia eta azkeneko 70 urteetan gauzatutako aldaketak islatuko dira ikus-entzunezko baten bidez. Hau burutzeko eztabaida taldea eta hainbat sakoneko elkarrizketa egin dira. Lortutako informazioa era guztietakoa izan da, baina herriko mugimendu soziala eta ordiziar sentimendua izan dira guztiek aldarrikatu dutena, eta hori ikusiko da egindako lanan.

 

Historiaren momentu desberdinak izozteko balio du argazkilaritzak, iraganeko historia handia eta txikia ikusteko eta ulertzeko balio du. Argazkiei esker, historian zehar gertatu diren pasarte ugari jaso dira, eta kontuan hartu behar da, historiaren zati hori argazki kamera baten bidez pertsona batek jaso duela. Eta iraganean jasotako momento horiek, Ortzadar Argazki Elkarteko kideek berregin dituzte, aintzinako irudiak gaur egungo irudiekin fusionatu edo bat eginez, argazkirik zaharrena egin zeneko toki zehatzena bilatuz irudia birsortzeko, jatorrizko hartualdiaren antzekoena den enkoadraketa, angeluazio eta konposaketa errepikatzen saiatuz. Ortzadarreko lau kide izan dira bere lanak prestatu dituztenak erakusketarako:  Francisco Albarrán, Miguel Cavero, Carlos Iraeta eta Iñaki Hidalgo. Lan horiek Barrenan ikusgai izango dira,  asteazken honetan egingo den inaugurazioan, arratsaldeko 19:00etan eta azaroaren 17ra arte egongo da zabalik. Eta erakusketa zabalduko da era Ordizian Merkatari Elkarteko 48 dendatara ere.

 

Nolanahi ere, erakusketa honek oroitzapenak eta emozioak piztea nahi du Ortzadar Argazki Elkarteak eta oraina ezagutzen, gogoratzen eta ikusten laguntzea nahi du,  guztien artean Ordizia eraikitzen eta irudikatzen laguntzeko.