OSTIRALEAN, PATXI GARMENDIA "MENDIGAR" HISTORIALARIAREN HITZALDIA
Ostiral honetan, azaroaren 16an, arratsaldeko 7etatik aurrera, Patxi Garmendia “Mendigar” ordiziar historialariak “Komunikazio bideak eta komunikabideak,Ordiziako historiari hurbilketa bat/ Aproximación a la historia de Ordizia a través de las vías y medios de comunicación” izenburu duen hitzaldia eskainiko du Barrena Kultur Etxean, Ordiziako Udaleko Kultura sailak antolatutako “Ordizia 750-Historia” solasaldi zikloaren barruan.
Garmendiak gaiaren inguruko hainbat une garrantzitsu eta gertaeren errepasoa emango ditu: Bideen panorama erromatarren garaietan (Transhumantzia bideak) ; Ertaroko lehenengo bulkadak, Gipuzkoan bide sare bat finkatzeko (XI-XII. mendeak) / Santiago Bidea / Gipuzkoako urbanizazioak bideen trazaketetan eta bide sare mailako kezketetan ekarri zituen aldaketak (XIII-XIV. mendeak) / Errege Bideak / Errege Bidea edo Errepide Nagusia Madril-Frantzia / Etzegarate eta Lizarraustiko bideak / XX. mendeko bilakaera eta egungo egoera / Trenbidearen Iraultza