IBERDROLA FUNDAZIOAK BARRENAKO FATXADA ARGIZTATUKO DU
Erakundeak 80.000 euro inbertituko ditu eta lana gehienez sei hilabeteko epean egingo da
Jose Miguel Santamaria, Ordiziako alkateak, eta Ramon Castresana, Fundación IBERDROLA España erakundeko zuzendariak Barrena Jauregiko fatxada argiz apaintzeko hitzarmena sinatu dute astelehen honetan, irailaren 17an, Ordizian. Helburua eraikina bera eta honen ezaugarri artistikoak balioan jartzea da. Fernando García Sánchez jauna, Iberdrola Fundazioaren presidentea; José María Grijalba, estatuko iparraldeko Iberdrola Distribución-eko zuzendaria, eta Joseba Aranburu, Kultura zinegotzia ere Barrenan izan dira sinadura unean. Ekimena Ordiziako hiribilduaren 750.urteurrenaren baitan antolatutako programako parte da, bertan geratuko eta urtean zehar hainbat egunetan piztuko da.
Inbertsioa Fundacion IBERDROLA España erakundeak egingo du eta 80.000 eurokoa izango da. Argiztapen proiektua, argien erosketa, zuzendaritza teknikoa eta lanen exekuzioa egingo ditu. Ordiziako Udalak bere gain hartuko ditu instalazioaren zaintza eta energiaren kontsumoa. Fatxadetako argiak txuriak eta eskailerako arkukoak koloretakoak izango dira.
Juan de Herrerak sortutako Kultur Intereseko Ondarea