Barbakoa gune berrituak Oiangun

Ordiziako Udalak Oiangu parkeko barbakoa guneak berritzeko lanak hasi ditu. “Oiangu gure altxor nagusienetakoa da, ingurumenaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen diguna. Horren harira, eguraldi onarekin batera ordiziar ugari izaten dira bertara igotzen direnak, eta barbakoak egiten dituztenak ere bai”, azaldu du Maitane Alvarez, ordiziako alkateordeak.

Bide horretan, lehendik zeuden hiru barbakoa gune berritzen hasi dira udal langileak. “Oraingoak askoz ere sendoagoak dira, eta asko erabilita ere, ez dira horren erraz hondatzen”, gehitu du.  Gainera, barbakoa bakoitzak bi aldetan izango du erabilgarritasuna, eta ondoan dagoen espazioa, mahai moduan erabili daiteke. Beheko aldeak, berriz, ikatza gordetzeko balioko du.

Ordiziako Udalak gogorarazten du azpiegitura hauen erabilera egokia egitea beharrezkoa dela, eta zaborra behar den edukiontzira botatzea ere bai. Udan ere, arduraz, Oianguz goza dezagun.