Escaralimania, intsektuen hotela Oiangun

Ordiziako Oiangu parkean Eskaralimania intsektuentzako hotela sortu da. Escaralimania proiektuaren helburu nagusia da kakalardoen, armiarmen, tximeleten eta sorgin-orratzen inguruan zaletuak trebatzea eta Ordiziako Oiangu Parke Naturalera iritsiko da denei zuzendutako jarduerekin. Ekimena Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Ordiziako Udalak antolatu dute.

“Oso garrantzitsua da halako proiektu bat Ordizian izatea. Bertako intsektuentzako habitat berriak sortuko dira horrela, eta parkean dugun biodibertsitateari lagunduko dio. Gainera, herritarrar intsektuen nondik norakoak gertutik ezagutzeko aukera ere izango dute. Dudarik gabe, oso aberasgarria izango dira”, nabarmendu du Maitane Alvarez alkateordeak.

Hain zuzen ere, Bidasoa LH Lanbide Heziketako ikastetxeko ikasleek eraiki dute. Bertako zuzendariak, Alberto Arranzek, adierazi duenez, “lehen, armiarma bat ikusten genuenean, zapaldu egiten genuen; orain, ordea, etxe bat eraiki behar diegu”. Diziplina ugari bateratzen dituen proiektu honek, bestalde, Asociación Zerynthiaren, tximeletak aztertzen aditua den elkartearen, eta Lurgaia Fundazioaren, habitatak lehengoratzeaz arduratzen den fundazioaren laguntza re jaso du.

Inaugurazio ekitaldia

Maiatzaren 22an, “Escaralimania. Ekin, Gipuzkoa” ekimenaren baitako jarduera nagusi gisa, adin guztietako herritarrei dei egingo zaie intsektuen hotel handi bat eta hazi-bonbak egiten parte hartzera; herritarrei zuzendutako zientziako jarduera horiek animalia txiki horiek gure gizartean duten garrantziaren inguruan kontzientziatzeko, bioaniztasunean betetzen duten aniztasuna zabaltzeko eta txikienen artean bokazio zientifikoak pizteko balio dute. Izena ematea bibe.me plataformaren bidez egin behar da, honako estekan: https://labur.eus/oXF7N

Escaralimania proiektuak Fundación Biodiversidad fundazioaren babesa jaso du eta proiektuaren arduradun Bea Diazek azaldu duenez, “bioaniztasunak duen garrantziaren eta, tokiko ikuspegitik abiatuta, habitatak sortzeko eta lehengoratze ekologikoa bultzatzeko ekintzen inguruko kontzientzia sortu nahi dugu. Jendeak bizitoki duten komunitateko eguneroko bizitzako inplikazioa ulertzea eta ikustea lortzea da gure helburua”.

Diziplina ugari bateratzen dituen proiektu honek honako hauen laguntza jaso du: Asociación Zerynthia elkartea, tximeletak aztertzen adituak direnak; Lurgaia Fundazioa, habitatak lehengoratzeaz arduratzen dena; eta Bidasoa LH. Hain zuzen ere, Diazek gogorarazi duen moduan, “intsektuentzako hotela Bidasoa LH Lanbide Heziketako ikastetxeko ikasleek eraiki dute”

Garai bateko Oiangu gogoratuz

Maiatzaren 22rako antolatutako jarduera horiez gain, Aranzadik eta Ordiziako Udalak herritarrei dei egin diete Oiangu parkeko argazki zaharrak eta bertako istorioak biltzeko. “Gure asmoa parke honen iragana eta geroa herritarrei erakustea da; horren bidez, bertako paisaian egin diren jarduerak ikusi eta ulertu nahi ditugu. Argazkiak bilduta, erakusketa bat egin nahi dugu lan mota horiek duten erabilgarritasunaren eta izan dezaketen ondorio sozial eta ekologikoaren gaineko pentsamendu kritikoa sortzeko”, azaldu du Aranzadiko proiektuaren arduradunak eta entomologoak, Bea Diazek.

Parte hartu nahi duten pertsonek argazkia eskaneatuta bidali beharko dute Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora edo posta arruntez helbide honetara: Zorroaga Gaineko kalea, 11, 20014 Donostia. Jasotako argazkiak Ordiziako Udalaren Flickr kontuan jarriko dira ikusgai.