Jasangarritasun batzordea sortu du Udalak

Lau herritarrek ordezkatuko dute Udalerria, eta izena emateko epea zabalik dago

Ordiziako Udalak konpromezu sendoa du jasangarritasuna eta klima aldaketarekin lotura duten Udaleko planetan: Tokiko 2030 agenda, energia plana, irisgarritasun plana, mugikortasun plana… Bide horretan, Jasangarritasun Batzordea martxan jarriko du Udalak, gai guzti hauen inguruko lanketa egiteko asmoz, eta jasotako ekintzen jarraipena egiteko.

Batzordeak honako osaera izango du: udal eta alderdi politikoetako ordezkariak, alor desberdinetako eragileak eta herritarrak. Ordiziarrak ordezkatzeko lau pertsonak parte hartuko dute. Batzordea hilabetean behin elkartuko da.

Izena emateko bi bide

Batzordean parte hartu nahi dutenentzako izena emateko epea zabalik dago: Herritarren arreta bulegoan egin daiteke eskaera (udaletxean, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 13:30etara) edo korreoa bidaliz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.

Nork bere datuak eman beharko ditu (izena, adina, generoa eta telefonoa) maiatzaren 17rako. Izena emandako pertsonak lau baino gehiago balira, zozketa egingo da adina eta generoa kontutan hartuta (2 emakume eta 2 gizonezko). Itxaron-zerrenda bat egingo da postu hutsak betetzeko helburuarekin. 16 urtetik gorakoek izango dute parte hartzeko aukera.

Landuko diren gaiak honakoak izango dira:

— Energia.

— Mugikortasuna.

— Hondakinen kudeaketa.

— Uraren zikloa.

— Biodibertsitatea – Basoa/Ibaiak.

— Hirigintza.