Kimaketak hasi dira Oiangun

Oianguko zuhaiztiaren azterketa egin ostean, gaur eta bihar kimaketa lanak egingo dira Kimu Bat-en eskutik. Guztira 14 zuhaitz kimatuko dira, guztiak haritzak. Segurtasunagatik egingo dira lan hauek, izan ere, kimatuko diren arbola gehienen oinarria usteltze fasean dago. Hala ere, ez dira guztiz ebakiko: bizirik mantenduko dira zuhaitzak animalia askorentzat bizitokia delako enbor hori. Beraz, kalterik eragin ez dezaten, altuera jaitsiko zaie zuhaitz hauei.