Asteklima astea ospatuko da Ordizian

Hiru ekintzekin osatuko da aurten Ordizian Asteklima, Klima eta Energiaren Astearen, bigarren edizioa. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, EEE-k eta Ihobe-k bere erakunde publikoen bidez bultzatutako ekimena da. Ekimenaren helburua da herritarrak kontzientziatzea eta mobilizatzea ezinbestekoa den energia- eta klima-trantsizioaren aurrean.

Gauzak hala, ondorengo ekintzak antolatu dira:  

  • Irailak 27, asteartea, 19:00, Herri Antzokian: “LA VIDA SECRETA DE LOS ÁRBOLES” filma
  • Irailak 28, asteazkena, 10:00etatik 12:30etara azokan: AGROEKOLOGIAREN ETA ELIKADURAREN inguruko jardunaldia
  • Irailak 28, asteazkena, 18:00etan Barrenako areto nagusian: “NIK MAITE DUT NATURA” ipuin kontalaria.

“LA VIDA SECRETA DE LOS ÁRBOLES” filma

Mundu osoak hitz egiten du ingurumenaz, baina askotan ez du natura bera entzuten. Gizon batek egoera hori aldatu nahi izan du eta milioika lagunengana iritsi da berehala. Film honetan modu entretenigarri eta argigarrian hitz egiten du zuhaitzen elkartasunari eta kohesioari buruz: basoan zehar bisita gidatuetan bizi diren entitate harrigarri hauetara hurbiltzen gaitu. Wohlleben Suediara doa munduko zuhaitzik zaharrena ikustera; Vancouverren negozioak bisitatzen ditu, basoak tratatzeko ikuspegi berri bat bilatzen dutenak; Hambacher Forst-eko manifestarien alde jartzen da. Bertsio originalean izango da eta azpitituluak erderaz egongo dira. 

AGROEKOLOGIAREN ETA ELIKADURAREN inguruko jardunaldia

Proposamen honek herritarrari elikagaien kontsumo kontzienteago baterako tresna eta baliabideak eskaintzea du helburu, ekoizpen ereduetan sakonduz eta ekologikoa, bertakoa, pertsonen-neurrikoa zein ekonomia sozial eta solidarioan oinarritua balioan jarriz.

Jardunaldi honetan, elikadurak gure osasunean zein ingurugiroan duen eraginaz sentsibilizatzeko edukiak landuko ditugu gerturatzen diren herritarrekin, euskarri desberdinak baliatuz horretarako. Erakunde Laguntzaileak: Landarlan Ingurumen elkartea eta EHKOlektiboa

“NIK MAITE DUT NATURA” ipuin kontalaria

Ipuin saio honetan natura omenduko dugu, laino artean amets egin eta itsasoak zeharkatuko ditugu abentura berrien bila. Natura maitatu, errespetatu eta zaintzea da ipuin saio honetan azaleratu nahi dena, orain inoiz baino gehiago zaindu beharko baitugu klima-aldaketaren aurrean. Horrela egiten ez badugu gu izango garelako kaltetuak. Haurren adina: 2014 eta 2018 urteen artean jaiotakoak.