Ordiziako Udalak orain dela urte batzuk hasitako lanarekin aurrera jarraituko du eta aurten ere, Ordiziako zatiko Oria ibaia eta Amundarain errekaren eta Mariarats errekaren garbiketak egingo ditu. Garbiketa hau egiteko Txukun Lorazaintza S.L. enpresa kontratatu da. Garbiketarekin gaur hasi dira eta bi astez luzatuko da garbiketa hau. Gaur Oria ibaia garbitzen hasi dira, Mariarats erreka eta Oria ibaia elkartzen diren puntutik abiatu dira.
Iaz, 2 astetan zehar, Oria ibaia eta Mariarats erreka garbitu ziren (Amundarain erreka GFAk garbitu zuen) eta 1.900 kilogramo zabor atera zen. Garbiketako zaborra sailkatu egin zen eta ondorengo datuak izan genituen:
|
Plastikoa |
Txatarra |
Egurra |
Errefusa |
|
% 10 |
% 20 |
% 20 |
% 50 |
Azken urteetako datuak batuta 28.300 kilogramo zabor jaso dira 2018 eta 2024 urteen artean egindako garbiketa kanpainetan. Guztira, beraz, Kantauri Itsasora 28 tona zabor gutxiago iritsi da. “Oso garrantzitsua da urtero lan hauek egitea, gure ibai eta errekak garbi mantentzeko. Hala ere, garbi mantentzeko bide onena ez zikintzea da, eta gogorarazten dugu ibai eta errekak ez dira gure zaborrak botatzeko lekuak”, esan du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.
Ibai ertzean kateaturik dauden zaborrak eskuz bildu, makinarik ez da erabiltzen, bertatik atera eta kamioian garbigunera eramaten dituzte, gero bertan sailkatuz eta pisatuz.
GARAPEN IRAUNKORREKO HELBURUEI KONTRIBUZIOA
2015eko irailean, 193 herrialdek 2030 Agenda deritzona onartu zuten NBEko Batzar Orokorrean. Agenda horrek Garapen Jasangarriko 17 Helburu ditu (GJH), eta mundu osoan aplikatu beharreko 169 xede. Oria ibaia eta Amundarain eta Mariarats erreken garbiketa egingo da 14. Garapen Iraunkorreko Helburua lortzeko: Ozeanoak, Itsasoak eta itsas baliabideak artatzea eta modu iraunkorrean erabiltzea garapen iraunkorrerako. Ondorioz, ibaietara botatzen den zaborra murriztu egingo da eta bide batez, itsasora iritsiko den zaborra ere murriztu egingo da.
Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz babestutako ekintza da.