Hauteskundeak

Hauteskunde mahaiak

Kontsulta oraindik ez dago erabilgarri.

 

INFORMAZIOA

  • Posta bidezko botoaren eskaera: 

Eskaera epea: 2026/10/06 - 2026/11/19 (barne)

Eskaerak presentzialki egin daitezke Correoseko edozein bulegotan edo online bere webgunean.

  • Nork bozka dezake:

Azaroaren 29an egingo diren datozen Hauteskunde Orokorretan, hauteskunde-erroldan inskribatuta dauden 18 urtetik gorako espainiarrek bozkatu ahal izango dute, Espainian zein atzerrian bizi badira.

Hauteslearen dokumentu egiaztatzaileak: 

  • NAN 
  • Pasaportea 
  • Gidabaimena

Argazkia duten dokumentuak iraungita egon arren, bozkatzeko balio dute. 

  • Hauteskunde propaganda bidaltzea

Epea: 2026/10/19 arte

Hautagai-zerrendetako ordezkariei boto-emaileen erroldaren kopiak ematen zaizkie, hauteskunde propaganda bidalketak postaz egin ditzaten. Hautesle zerrenda horretan dagoen edozein pertsonak kopia horietatik kentzea edo bertan sartzea eska dezake.

Kentzea eskatzen ez badu, automatikoki egongo da propaganda-bidalketetan.

Eskaera Hautesle Erroldaren Bulegoan (Jose Maria Soroa, 23), bere egoitza elektronikoan edota Udal Arreta Bulegoan.
Nolanahi ere, baztertzea edozein unetan eska daiteke eta hurrengo hauteskundeetatik aurrera izango du eragina.

  • Hauteskunde mahaiko zozketa: azaroak 2, astelehena goizeko 9 etan.

Zozketaren ondoren, webgune honetako NAN zenbakiarekin kontsultatu ahal izango da hautatua izan den.

HAUTESKUNDE-MAHAIAK OSATZEN DITUZTENENTZAKO ESKULIBURUA

pdf

  • Aitzakiak eta erreklamazioak aurkeztea (atxikitzen dizkizut alegazioak aurkezteko bidali diguten eredua)

Zure izendapenaren jakinarazpen-agiria, zure nortasun-agiriaren fotokopia (NAN, pasaportea edo AIZ) eta alegatzen duzun arrazoiaren berariazko egiaztagiriak aurkeztu behar dituzu nahitaez.

Dokumentazio guztia Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari (EHB) aurkeztu behar zaio gehienez 7 egun naturaleko epean.

ALEGAZIOAK

pdf

 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza