Image
Image
Kortariak irabazi du Urrezko Gazta

Ordiziako gazta txapelketa hau Ordiziako Udalak antolatzen du, Idiazabal Gazta Kofradiaren lankidetzarekin, eta Ordizian egin da, 2025ko urriaren 22an Plaza Nagusian, goizeko 10.30etatik aurrera. Aurtengoan araudia berritasunekin dator: alde batetik Iraileko gazta lehiaketan irabazi duten azken 10 artzain edo gaztandegiak aurkeztu dira, ez azken urteetan bezala azken 10 urtetako irabazleak, modu honetan partaidetza zabaltzea lortzen delarik; bestetik, urrezko gazta lortzeko puntuaketa 9ra igo da, azken urteotan ikusitako kalitate maila igoera ikusita.

Lekarozko Kortaria gaztandegiak jaso du lehen saria, eta baita Urrezko Gazta ere, 9,14ko puntuazioa lortu du baitu. Bigarren saria La Leze gaztandegiak jaso du (8,92 puntu), eta hirugarrena Ondarrek (8,20). Julen Arburuak bosgarren aldiz jarraian irabazi du txapelketa hau; guztira 6 aldiz.

Hemen duzue partaide guztien zerrenda eta puntuazioa:

ZABALETA S.C (2000) Muniain: 7.90 puntu

IÑAKI ANSOLA “MAUSITXA” (2005-2007-2009) Elgoibar: 6.49 puntu

RICARDO REMIRO “REMIRO” (2008-2011-2013) Eulate: 7.06 puntu

JON ETXABARRIA “IPIÑABURU” (2012-2015) Zeanuri: 7.55 puntu

JOSEBA INSAUSTI “OTATZA” (2016) Ordizia: 7.86 puntu

 JOSE LUIS ODRIOZOLA “AGUERRE BURU” (2017) Aia: 6.91 puntu

 JULEN ARBURUA “KORTARIA S.C.” (2018-2019) Lekaroz: 9.17 puntu

 PATXI LOPEZ DE URALDE “LARREAKO GAZTA” (2003-2020) Larrea: 7.55 puntu

  ENEKO GOIBURU “ONDARRE” (2014-2021-2023) Segura: 8.20 puntu

  ELI GORROTXATEGI “LA LEZE” (2022-2024-2025) Illarduia: 8.92 puntu

 

Goizeko 10,30etan, horretarako bereziki izendatutako sukaldari, kazetari eta gastronomo entzutetsuek osatutako epaimahaiak aurkeztutako gaztak probatzeari ekin dio. Epaimahaia ondorengoek osatu dute:

LEHENDAKARIA

Roberto Ruiz                   “Hika Upategia” jatetxea (Billabona/Amasa).

TEKNIKARIAK

 Patxi Perez Elortondo     Idiazabal Jatorri Izendapena

 Maria Victoria Urresti      Idiazabal Jatorri Izendapena

SUKALDARIAK

Iñaki Arrieta                      “Rekondo” jatetxea (Donostia)

Elena Navarri                   “Jakitea” elkartea

KAZETARIAK

Eli Belauntzaran               El Diario Vasco

Aitor Buendia                    “La Ruta Slow” Radio Euskadi

bot plus

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza