Astebetez mugikorrik gabe egon ondoren, erronkaren balorazio oso positiboa egin dute parte-hartzaileek. Jakintza Ikastolako bederatzi ikasleek nabarmendu dute, egunak pasa ahala egoerara egokitu direla eta orokorrean uste baino hobeto moldatu direla mugikorrik gabe.
Erronkaren bidez, gazteek mugikorraren erabilerari buruz hausnartzeko aukera izan dute, baita eguneroko ohiturez eta denbora libreaz kontzientzia handiagoa hartzekoa ere.
‘No Phone Challenge’ ekimena Ordiziako III. Adikzio Planaren barruan kokatzen da, eta helburua da mugikorraren erabileraren inguruko kontzientzia sustatzea eta erabilera osasungarriago baten alde egitea.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!