Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 27 eta 28rako beroagatik abisu laranja aktibatu duenez, eta tenperatura altu iraunkorrak aurreikusten direnez, Ordiziako Udalak hainbat prebentzio neurri hartuko ditu.
Bero handieneko orduak saihesteko helburuarekin, asteazkeneko azokaren jasoketa eta garbiketa lanak 13:00etara aurreratuko dira.
Era berean, tenperatura altuek eragindako arrisku handia dela eta, ezingo da surik egin Oiangun.
Ordiziako Udalak gogorarazi nahi du bero handiko egun hauetan prebentzio neurriak hartzea ezinbestekoa dela:
Zorabioak, nekea, buruko mina edo ondoeza bezalako sintomak izanez gero, jarduera etetea eta laguntza eskatzea gomendatzen da.
Ordiziako Udalak herritarren ulermena eta lankidetza eskertzen ditu.