Image
Image
Zaldibiarrak garaile jubilatu elkarteen arteko eskualde mailako gastronomia lehiaketan

Giro bikaina izan zen atzo Ordizian, Goierriko jubilatu elkarteen arteko eskualdeko lehiaketa gastronomikoan.

Zortzi herritako jubilatu elkarteetako bikoteek parte hartu zuten, masailak prestatuz eta sukaldaritzarako duten trebetasuna erakutsiz.

Lehen saria Zaldibiako Beti Gazte elkarteko Periko Zeberioak eta Juan Martin Luloagak eskuratu zuten. Bigarren postua, berriz, Ordiziako Zuhaizti elkarteko Luis Pinta eta Antonio Ruizek lortu zuten.

Zorionak irabazleei eta parte-hartzaile guztiei, baita ekitaldia posible egin duten antolatzaile eta laguntzaileei ere.

Orain, irabazleek irailean Arrasaten jokatuko den finala izango dute helburu.

Gastronomia_lehiaketa_irabazleak.jpeg

Gastronomia_lehiaketa_bigarren_sailkatuak.jpeg

bot plus

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza