Image
Image
Helduen danborradan izena emateko epea zabalik dago

Ordiziako Santa Ana jaien barruan egingo den helduen danborradan parte hartu nahi duten herritarrek izena emateko epea zabalik dute dagoeneko.

Danborrada uztailaren 24an egingo da, eta parte hartu nahi dutenek ondorengo formularioa bete beharko dute:

🔗 [HEMEN]

Inprimakia betetzeko zailtasunik izanez gero, Larrunarri Elkartean laguntza eskainiko da asteartero, 19:30etik 20:30era.

Entseguak uztailaren 1ean hasiko dira, 21:00etan, eta astelehenetik ostegunera egingo dira, ohiko moduan, Villa Eugenia eraikineko ikastolako patioan.

Izena emateko azken eguna: ekainaren 26a, ostirala.

bot plus

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza