Image
Image

Pasaportea eta NANa berritzeko aukera aurretiazko hitzorduarekin

Pasaportea eta NANa berritzeko aukera aurretiazko hitzorduarekin

NANa eta pasaportea berritzeko zerbitzua Ordizian izango da abenduaren 10ean, herritarrei dokumentazio hori udalerritik bertatik tramitatzeko aukera eskaintzeko.

Hitzordua hartzeko izen-ematea azaroaren 24an, asteartea, egingo da, Udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoan, 08:00etatik aurrera. Pasaporte eta NANa datozen sei hilabeteetan iraungitzen bada bakarrik berritu ahalko da.

Izen-ematea aurrez aurre egin beharko da. Pertsona bakoitzak, gehienez, beste pertsona batentzako hitzordua hartu ahal izango du. Salbuespen gisa, familia bereko kideen txanda bateratua hartu ahal izango da.

Hitzordua hartzeko orduan, Ordizian erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute. 48 zita izango dira guztira, eta jendea iritsi ahala papel bat banatuko zaie bere txandarekin.

Urtarrilean ere eskainiko da zerbitzu hau.

bot plus

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza