UDABERRIAN MARTXAN. DOZENAKA KULTUR ETA KIROL EKITALDI HIRU HILABETEZ

2015-03-03 udaberrianIazkoak izan zuen harrera ona ikusita, ekimen hau urtero egitea erabaki da

Euskal Herriko 54. Txirrindulari Itzulia girotze asmotan iaz abiatu zen 'Udaberrian Martxan' ekimenari jarraipena ematea erabaki du Ordiziako Udalak. Iazko ekimenak harrera oso ona izan zuen herritarren artean, eta bai udalak, taldeek, elkarteek zein ostalariek balorazio positiboa egin zuten. Hori guztia dela eta, aurten, martxotik maiatzera dozenaka kultur eta kirol ekitaldirekin gozatzeko aukera izango da Ordizian, eta helburua ekimen hau urtero errepikatzea da. Egitaraua, jarraian.

UDABERRIAN MARTXAN. KARTELA (PDF)

2015-03-03 udaberrian1Udal ordezkariek, eta talde eta elkarteetako ordezkariek gaur arratsaldean aurkeztu dute Barrenan 'Udaberrian Martxan' ekimena. Hiru hilabetez dozenaka kultur eta kirol ekitaldia izango dira Ordizian, anitzak eta publiko zabalari zuzenduak. Elkarte eta talde batzuk iazko programazioan txertatutako ekintzak errepikatuko dituzte (herriko musika taldeen kontzertuak kalean, Urpekoen sariketa, atletismo txapelketak...), baina gehienak berriak izango dira.

Kultur arloan, ohiko agendako ekintzetatik aparte, Ekozinema jardunaldia, Amets Bide dantza taldearen eta Oroith abesbatzararen ikuskizuna, Jazz kontzertuak, Euskal Herriko Artisau Garagardoen dastaketa eta azoka, eta Surfing Kaos eta Su Ta Gar taldeen kontzertuak aipatu daitezke. Kirol arloan, berriz, skate eta wu-shu erakustaldiak, Hesietan heziz ekimena, eta skate, atletismo, gimnasia erritmiko, igeriketa eta hegats igeriketa txapelketak izango dira. Horiez gain, Oiangun zein D'elikatuz gunean hainbat ekintza egingo dira.

UDABERRIAN MARTXAN. EGITARAUA

Martxoak 4

• Laburbira 2015. Herri Antzokia. 20:30

Martxoak 6

• 'Erdibana' antzezlana. Antzerki Garaia. Herri Antzokia. 22:15
• Stock eta kale azoka. Stock azoka. Plaza Nagusia. 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Kale azoka. Denda atariak. 10:00-13:00 eta 16:30-20:00.

Martxoak 7

• Stock eta kale azoka. Stock azoka. Plaza Nagusia. 10:00-14:00 eta 16:30-20:00. Kale azoka. Denda atariak. 10:00-13:00 eta 16:30-20:00.
• Amets Bideren urteurreneko bideo emanaldia. Herri Antzokia. 17:30
• Kale kontzertuak. Koplaka, Botaik eta Garrapatas (Garagartza), Musika Eskola Rock, Kafes Amona eta Samba Dzanga (Plaza), eta Ekeko el perro eta Oztopo (Arteaga). 19:00
• Ahoz ahoz jaialdia. Ipuinen ahozko narrazio lehiaketa. Barrena. 19:00
• Kontzertuak. Nazarenos del Norte eta Potrotaino. Frontoian. 23:00

Martxoak 10

• Ordizia Hiri Hezitzailea aurkezpena. Barrena. 19:00

Martxoak 12

• Ikusi Makusi. 'Iraungorriko Marimiri' antzezlana. Barrena. 17:30

Martxoak 13

• Skate erakustaldia. Garagartza plaza. 19:00

Martxoak 14

• Alebin mailako taldekako atletismo txapelketa. Altamira estadioa. 10:00
• Gipuzkoako Skate Txapelketa. Skate-parkea. 13:00
• Ahoz aho jaialdia. Ipuin kontaketak. Barrena. 17:00
• Ahoz aho jaialdia. Kale ikuskizuna. Kalean. 19:30

Martxoak 15

• Beti-Argi bandaren San Jose kontzertua. Plaza. 13:00

Martxoak 17

• Mertxe Aizpuruaren ipuin kontaketa. Liburutegia. 17:30

Martxoak 18

• Ahoz aho jaialdia. Ipuin kontaketak. Barrena. 19:00
• Korrika. Sukaldaritza lehiaketa, afaria eta kontzertua. Plaza Nagusia. 20:00

Martxoak 19

• Ordiziako Txistularien diana. Kalean zehar. 10:00

Martxoak 20

• Ahoz aho jaialdia. Gala Nagusia. Barrena. 22:00

Martxoak 21

• XVIII. Argi Berri bertso sariketa. Afaria eta saioa. Argi-Berri elkartea. 20:30

Martxoak 23

• 19. Korrikaren iritsiera. Herrian zehar. 00:23

Martxoak 24

• Ekozinema. Barrena. 19:00

Martxoak 25

• Ekozinema. Herri Antzokia. 20:30

Martxoak 26

• Mertxe Aizpuruaren ipuin kontaketa. Liburutegia. 17:30

• Ekozinema. Barrena. 19:00

Martxoak 28

• Amets Bide dantza taldearen eta Oroith abesbatzaren ikuskizuna. Plaza. 19:30

Apirilak 8

• Artzain Eguna. Herrian zehar. 09:00-14:00

Apirilak 15

• Mertxe Aizpuruaren ipuin kontaketa. Liburutegia. 17:30

Apirilak 16

• Ikusi Makusi. 'Trastelekua' antzezlana. Plaza. 17:30

Apirilak 17

• 'Potologuak' antzezlana. Antzerki Garaia. Herri Antzokia. 22:15

Apirilak 18

• Hesietan heziz. Plaza eta frontoia. 17:00
• Jazz kontzertuak. Barrena parkea. 19:00

Apirilak 23

• Mertxe Aizpuruaren ipuin kontaketa. Liburutegia. 17:30

Apirilak 25

• Wu-Shu erakustaldia. Plaza. 18:30

Apirilak 26

• Oianguko habia-kutxen jarraipena eta hegaztiei eraztuna ipintzeko saioa. Oiangu. 09:30

Apirilak 28

• Mertxe Aizpuruaren ipuin kontaketa. Liburutegia. 17:30

Apirilean: Gastronomia zaleentzako sukaldaritza ikastaroa Basque Culinary Centerrekin elkarlanean. D'elikatuz.

Maiatzak 8

• Euskal Herriko Artisau Garagardoen dastaketa. D'elikatuz. 18:00
• Kontzertua. Surfing Kaos eta Su Ta Gar. Plaza Nagusia. 23:00

Maiatzak 9

• Gimnasia Erritmikoko Gipuzkoako Txapelketa. Majori. Goiz eta arratsaldez
• Igeriketa. Udaberri Ligako 3. Jardunaldia. Majori. 15:00
• Euskal Herriko Artisau Garagardoen azoka. 10:30-14:00/17:00-01:00

o Ikastaroa. Garagardoa ekoizten ikasi. 10:30
o Garagardoen lehiaketa. 19:00

Maiatzak 10

• Eskolarteko Infantil mailako Gipuzkoa atletismo txapelketa. Altamira. 09:30

Maiatzak 15

• 'D'elikatuz gauez' ekimena. Musika eta gastronomia gaua. D'elikatuz. 21:00

Maiatzak 16

• Hegats Igeriketa. Ordizia Urpekoak saria. Majori. Goiz eta arratsaldez

Maiatzak 17

• IV. Dantzari Eguna. Herrian zehar. 11:00

Maiatzak 24

• Tailerra. 'Gure inguruko landareak ezagutuz'. Oiangu.

Maiatzak 30

• Altamira putzuko anfibio, narrasti eta burduntziak ezagutzeko irteera. Oiangu. 10:00

Antolatzaileak: Ordiziako Udala, Hitzaro Euskara Elkartea, Hiri-Hezitzailea ekimena, Amets Bide dantza taldea, Oroith Abesbatza, Ordiziarrock, Ordiziako Trobadore Alaiak, Ordizian Merkatari Elkartea, Udal Liburutegia, Argi-Berri elkartea, Beti Argi musika banda, Goiztiri AEK, Skate taldea, Txindoki Atletismo taldea, Ordiziako Txistulariak, Ekozinema (Landarlan eta Ekologistak Martxan), D'elikatuz, Basque Culinary Center, Hesietan heziz, Aramajazz, Emaneurre, Aranzadi Zientzia Elkartea, Wu-Shu taldea, Ginmasia Erritmikoko taldea, Ordizia Igeriketa eta Ordizia Urpekoak.