Asteazkeneko azoka bertan behera gelditzen da

IMG 1396

Plaza barruan baserritar eta ekoizleen bederatzi postu jarriko dira

COVID-19 PLAZA BARRUKO POSTUEN SEGURTASUN NEURRIAK

Ordiziako Udalak jakinarazten du, asteazkeneko azokak daukan bolumenagatik, eta osasun baldintza egokiak bermatze aldera, ezinezkoa dela bere horretan mantentzea. Horregatik, azoka Plaza Nagusi barruan dauden postuetara mugatzea erabaki dugu, eta baserritar eta bertako produktuen ekoizle direnentzat soilik izango da.

Udalak lehen sektorea babesten zuen, eta orain inoiz baino gehiago. Bertako hainbat saltokik zabalik jarraitzen duten modu berean, ekoizleei aukera eman nahi die euren produktu galkorrak saldu ahal izateko, segurtasun neurri guztiak bermatuz. Horretarako, azoka plazako sarrera kontrolatu egingo da bertan jende pilaketarik egon ez dadin eta guztien segurtasun tarteak bermatu daitezen.

Sarrera bakarra egongo da eta goiko aldetik izango da, irisgarria den bakarra (Pottoka parean) eta bertatik sartu eta irten beharko da, aforoaren kontrola burutuko baita. Gainerako sarbide guztiak itxita mantenduko dira.

Ordutegia goizeko 9:00tatik 12:00tara izango da.

Baserritar eta saltzaileok:

  • Saltzaile bakarra postu bakoitzeko.
  • 65 urtetik gorakoak edo arrisku-taldekoak ezingo dira etorri (arrisku taldeak dira bihotzeko gaitzak dituztenak, organoren bat transplantatua dutenak, arnasketa gaitzak dituztenak… erreferentzia gisan urtero gripearen txertoa jasotzeko gomendio-eskutitza jasotzen dutenak).
  • Eskularruak erabiltzea derrigorrezkoa izango da (materiala norberak ekarri beharko du).
  • 1,5 metroko segurtasun tartea mantentzea baserritarren artean.
  • 1,5 metroko segurtasun tartea baserritar eta erosleen artean mantentzea, horretarako zoruan zinta koloretsuak jarriko dira.
  • Erosketa bakoitzetik bestera, eskuak desinfektatu beharko dira.
  • Produktuak, baserritarrak bakarrik ukitu ahal izango ditu eta ezingo dira erosleen aurrean egon. Horretarako Udalak mahaien kokapena moldatuko du.
  • Postu bakoitzak bi mahai izango ditu. Atzean produktua egongo da, baserritarraren eskura soilik, aurrekoa hutsik egongo da, eroslearentzat produktuak bildu eta emateko. Plaza barruan egongo dira soilik, eta sartzen diren mahai kopurua baino eskari gehiago baldin badaude, zozketa bidez aukeratuko da.

Erosleek:

  • Familia bakoitzeko pertsona bakarra joan ahal izango da erostera.
  • Ez etorri ume edo helduekin.
  • Arrisku-talde batekoa bazara ez etorri arrisku taldeak dira bihotzeko gaitzak dituztenak, organoren bat transplantatua dutenak, arnasketa gaitzak dituztenak… erreferentzia gisan urtero gripearen txertoa jasotzeko gomendio-eskutitza jasotzen dutenak).
  • 1,5 metroko segurtasun tarteak mantendu bai baserritar eta baita erosleekin.
  • Produktuak ezingo dira ukitu.
  • Postu bakoitzaren aurrean bezero bakarra egon ahal izango da, eta itxaroten dagoen hurrengo pertsona 1,5 metro atzerago egon beharko da, eta horrela hurrenez urren.

azoka coronavirus planta page 0001