Oharra: tasa eta zergen epeak atzeratuta

Ordizia. Plenoa.

Ordiziarrei gogorarazten zaie udal zergak eta tasak ordaintzeko epeak etenda geratu direla Covid-19 koronabirusaren hedapenaren aurrean prebentzio neurriek eragindako Alarma Egoera amaitu arte.

Batetik, borondatezko ordainketa aldia hasita duten zerga eta tasen kasuan, Alarma Egoera amaitu eta hurrengo egunetik hilabetez luzatuko da hauen borondatezko ordainketa egin ahal izateko epea.

Honako hauek dira borondatezko ordainketa aldia hasita duten zerga eta tasak:

-Trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga.

-Azokako postuen 2. hiruhilekoari dagokion tasa.

Bestetik, martxoaren 24ko 1/2020 Foru Dekretu-Arauak onartutakoaren arabera, ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota borondatezko aldian ordaintzeko epea aldatu egin da. Hala, 2020ko maiatzaren 15etik 2020ko ekainaren 30era bitartekoa izan ordez, epe berria 2020ko abuztuaren 1etik 2020ko irailaren 15era bitartekoa izango dela jakinarazten da.

Azkenik, Udalak bestelako zerbitzu ezberdinengatik kobratzen dituen kuota edo tasei dagokionez, zerbitzuak etenda dauden bitartean hauen kobrantza bertan behera geldituko da, edo dagokion zati proportzionala kobratuko da soilik zerbitzua eman den tartean.