Majori Kiroldegiko kuota eten egingo da

Majori Kiroldegia

Ordiziako Majori Kiroldegiko kuotak eten egingo dira COVID-19 birusak eragin duen ez-ohiko egoera dela eta. Erabiltzaileek instalazioez behar bezala gozatu ahal izatea da helburua, eta larrialdi egoera honen ondorioz halako zerbitzuak etenda gelditu direnez, irtenbide bat eman nahi zaio bazkide diren edo bertako kirol zerbitzuez gozatzen dutenei.

Gauzak horrela, hemen hartu diren erabakiak, betiere erabiltzailearentzako metodo errazena bilatzeko asmoarekin.

  • ABONOAK:
  • Urte osoa ordainduta dutenek: erabilpenaren epealdia luzatu egingo zaie gozatu ez duten denbora kontuan izanik. Hau da, bi hilabetez Majori Kiroldegiko ateak itxita badaude, bi hilabete luzatuko zaie egun duten bonoaren epea. Esaterako, 2021 urteko urtarrilean bonoa amaitzen zaienei, beste bi hilabeteko luzapena egingo zaie, eta 2021eko martxoan berritu beharko zuten bonoa.
  • Hiru hilabeteko kuota ordaintzen dutenei: lehen hiruhileko horretan Majori Kiroldegiko zerbitzuez gozatu ahal ez izan dutenei epea luzatuko zaie, eta hurrengo ordainketa zerbitzua berreskuratzean egingo da, erabili ahal izango duten zati proportzionalean.
  • IKASTAROAK:
  • Hiru hilabeteko zerbitzuak ordaintzen direnez, hiru hilabeteko abonoen irizpide berdina izango dute kasu hauek.

 

Gogoratu behar da Majori Kiroldegian obrak burutzen ari direla. Hala, berriz ere zabaltzen denean hainbat gune berri estreinatu ahalko dituzte erabiltzaileek, tartean gimnasio berritua.