Salmenta bide berriak sustatuko ditu Ordiziako Udalak

Azoka baserritik etxera

Asteazkeneroko frontoiko 10 saltzaileen azoka bereziaz gain, Ordiziako Udalak bide berriak jarriko ditu martxan, azokara bertaratu ezin diren gainerako baserritar saltzaileek ere, asteazkenero hurbiltzen zaizkien bezeroei saltzeko euren produktuak saltzeko aukera izan dezaten, eta erosle berriek ere. Erosketak telefonoz edo Whatsapp bidez egin beharko dira, baserritarrekin zuzenean harremanetan jarriz. Norberak nahi dituen produktuen zerrenda helarazi beharko dio baserritarrari, eta asteazken goizerako erosketa horiek Beti Alai frontoi txikian egongo dira eta bertan jaso behar dira. Ordainketak telefonoz adostu beharko dira saltzaile bakoitzarekin.

Gauzak horrela, frontoian egoten diren 10 saltzaileez gain, asteazkeneroko ohiko Ordiziako Azokara etortzen diren beste hamar ekoizle prest agertu dira salmenta bide berri hauek erabiltzeko.

Honako hauek dira:

- Maria Jesus Oria (Itsaso) 615007116 

- Aldaba-Zahar Elkartea (Tolosa) 619381555

- Axun Etxeberria (Gaztelu) 619487916

- Azanza Mindegiak (Zaldibia) 680604228 / 659462589

- Edurne Jauregi (Baliarrain) 648840758

- Anttoni Murgiondo (Gabiria) 943161137 

- Maite Iturbe ( Legazpi) 627590170

- Xoxote Gaztak (Azpeitia) 628283258

- Itziar Etxeberria (Ordizia) 627935563

- Lurdes Zurutuza (Ataun) 628217286

( informazio gehiago: https://www.ordiziakoazoka.eus/ekoizleak)

Orain arte hamar ekoizle egon dira Beti Alai pilotaleku barruan haien produktuak saltzen. Datorren astean, hilaren 8an, beste ekoizle bat gehituko da: Idiazabalgo Goiburu Gaztak. Artzai gazta ekoizten dute, eta produktu hori ere egongo da salgai.

Ordiziako azokara asteazkenero etortzen diren saltzaile askok 65 urte baino gehiago dituzte, eta protokoloak zehazten du adin hori gainditzen dutenek ezingo dutela aurrez aurreko salmenta egin Beti Alai frontoian asteazkenetan egiten den azoka berezian. Horregatik, Ordiziako Udalak aukera berriak eskuragarri jarri dizkie ekoizle horiei, haiek ere beraien produktuak saltzeko aukera izan dezaten.