Aforoak dituzte haur parke eta kirol guneek

Abuztuaren 19ko dekretuak jasotzen zuen bezala, parke eta kirol gune desberdinetan aforoak kalkulatu dira distantziak mantendu ahal izateko: 4 metro karratu pertsona bakoitzerako. Oso garrantzitsua da higienea mantentzea eta parkeak eta kirol gunean erabili baino lehen eta ondoren, eskuak garbitzea.

Bestalde, desinfekzio lanek jarraitzen dute: goizean goiz, 6:00-6:30ak aldera eta 11:30-12:00ak aldera desinfektatzen dira gune guzti hauek.