Oianguko historia, argazki bidez
Irailaren 30a bitartean, Oiangu parkeko argazki zaharrak bilduko dira, haren iragana ezagutzeko
Ordiziako Oiangu parkea herritar zein ingurukoentzako altxor bat da. Urteen poderioz aldaketak izan ditu, eta iragana berreskuratzeko bidean, argazki zaharren bilketa abiatu da. Hain zuzen ere, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Ordiziako Udalak herritarrei dei egin diete Oiangu parkeko argazki zaharrak eta bertako istorioak biltzeko. Horretarako aukera, irailaren 30ª bitartean egongo da zabalik.
“Gure asmoa parke honen iragana eta geroa herritarrei erakustea da; horren bidez, bertako paisaian egin diren jarduerak ikusi eta ulertu nahi ditugu. Argazkiak bilduta, erakusketa bat egin nahi dugu lan mota horiek duten erabilgarritasunaren eta izan dezaketen ondorio sozial eta ekologikoaren gaineko pentsamendu kritikoa sortzeko”, azaldu du Aranzadiko proiektuaren arduradunak eta entomologoak, Bea Diazek.
Ondoren, erakusketa bat antolatuko da Oiangun, bidalitako argazki guztiekin. Ez hori bakarrik, Ordizia Bizi Herria poltsa eta kristalezko botilen kit batzuk ere zozkatuko dira.
Parte hartu nahi duten pertsonek argazkia eskaneatuta bidali beharko dute Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora, eta posiblea balitz, argazkiak ezkutatzen duen istorioa ere bai.