Asteartean Furgobaratza izango da Ordiziako baratze parkean
Ingurumena
![](/images/Captura_de_pantalla_2022-04-08_a_las_11.46.39.png)
Tomate landareak osasuntsu eduki nahi dituzu? Landaketa distantzia, zaintza eta tratamenduak ezagutu nahi? Asteartean, apirilak 12, Furgobaratza izango dugu Ordiziako baratze parkean eta tomatearen tailer berezia eskainiko da bertan. 18:00etatik 19:30etara izango da. Gainera, tomate landareak banatuko dira.