Okorro parkea berritu da
Ordiziako Udalak orain hilabete batzuk martxan jarri zuen herriko Parke Sarearen inguruko parte hartze prozesua. Bertan, parke bakoitzaren izaera kontuan hartu da eta berrikuntzak egiterako orduan ere kontuan hartuko dira. Horren adibide da Okorro parkea, dagoeneko guztiz berritu dena eta zabalik dagoena.
“Okorro parkea berritu dugu goitik behera. Parte hartze prozesuan ondorioztatu zen 6-12 urte bitarteko haurrentzako eremu egokia zela, eta horren baitan ezarri dira elementu berri guztiak. Gainera, parkea ez ezik, ondoan dagoen belardian txirrista berri bat ere jarri da eta inguruko argiteria berritu”, azaldu du Maitane Alvarez, Ordiziako alkateordeak.
Ia 70.000 euroko inbertsioa egin da espazio honetan.