Image
Image

Beasaingo eta Ordiziako Udalak Mariarats arroaren berreskurapenerako elkarlanean

Beasaingo eta Ordiziako Udalak Mariarats arroaren berreskurapenerako elkarlanean

Beasaingo eta Ordiziako udalek elkarlanean jardun dute Mariarats ibaiaren egoera ezagutzeko eta hobetzeko, udalerrien arteko mugan kokatzen den naturgune honetan biodibertsitatea babesteko helburuarekin. Horretarako, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin, inguruko elementu natural nagusiak identifi katu, landarediaren ezaugarriak aztertu eta berreskurapenaren lehen pausoak zehaztu dituzte. Hala adierazi dute bi udaletako ordezkariek, Adur Ugartemendia Beasaingo Lurraldea saileko buruak eta Maitane Alvarez Ordiziako Udaleko ingurumen zinegotziak Rosa Aurkia ingurumen teknikariarekin batera, tokian bertan egindako agerraldian.

Egindako ikerketek agerian utzi dute Mariarats arroa dibertsitate handiko eremua dela, baina basogintza modernoak eta bestelako mehatxuek arriskuan jarri dutela. Gaur egun, lursail gehienak pribatuak dira, eta haietako %50 habitat artifi zialek osatzen dute, batez ere etekin ekonomikoa bilatzen duten landaketek. Egoera hori aintzat hartuta, bi udalerriek hainbat neurri proposatu dituzte, hala nola landare inbaditzaileen erauzketa eta inguruko lursailen erosketa, ingurune naturala babestu eta leheneratzeko.

Lursailen analisi sakona egin ondoren, Aranzadik bi ikuspegi ezarri ditu: alde batetik, berreskurapena behar duten eremuak identifi katzea, eta bestetik, kontserbazio berezia merezi duten tokien babesa lehenestea. Beasain eta Ordiziako udalek lehentasunak ezarri ahal izango dituzte lursail horiek berreskuratzeko eta kontserbatzeko estrategiak defi nitzerakoan.

2025ean, bi dibulgazio-ekintza aurreikusten dira: herritarrei proiektuaren berri emateko hitzaldi bat eta Mariarats arroko elementu natural interesgarrienak bilduko dituen informazio-panelaren sorrera. Bi ekimen hauen bidez, herritarren parte-hartzea sustatu eta ingurunearen garrantziaz kontzientziatu nahi da. Beasain eta Ordiziako Udalek konpromiso argia hartu dute Mariarats arroaren berreskurapenaren alde, naturgune hau babestuz eta belaunaldi berrientzako ingurune osasuntsu eta iraunkorra bermatuz.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image

Hautatu hizkuntza