PINTADAK

Azken pintaden aurka egin dute Ordiziako EAJ-PNV, PSE-EE, Ordizia Orain eta Irabazi-Ganemos alderdiek

Irailaren 27an, igande goizean, Ordiziako erdiguneko eraikin asko pintadaz zikinduta agertu ziren. Komertzio eta etxebizitza, eraikin arrunta eta historikoak, kaltetu zituzten hainbat lelo ezagun zabaldu nahian.

Hala, Ordiziako EAJ-PNV, PSE-EE, Ordizia Orain eta Irabazi-Ganemos alderdiek gertaera hau salatu dute eta berriz ez dadila gertatu eskatu dute. ‘Bide okerra da beti, helburua edozein izanda ere’, adierazi dute. Era berean, kaltetuei euren ‘babesa’ eta ‘elkarlana’ eskaini diete.

14.724 euroko aurrekontua

Ordiziako Udalak garbitu egingo ditu pintadak. Lanaren aurrekontua  14.724 eurokoa da. Honi gehitu behar zaio irailean egindako garbiketa beste saioa bat, 3.309 euroko gastua izan zuena.