OSOKO BILKURA IZANGO DA OSTEGUNEAN

Ezohiko Osoko bilkura izango da, urriaren 8an 19:00etan batzar aretoan

Gai zerrenda honako izango da:

1- 2015eko uztailaren 16an egindako osoko bilkurako akta onartzea. 

2- 2015eko uztailaren 22an egindako osoko bilkurako akta onartzea.

3.- 387 zenbakitik 830 zenbakira bitarteko Alkatetza Dekretuen berri ematea.

4.- Ordizia Orain alderdiko zinegotzi karguari uko egitea. Jakinarazpena.

5.- EAJ/PNVren proposamena (Stop Desahucios-en izenean), desjabetzearen, pobreziaren eta desberdintasunen aurkako neurrien dekalogoa onartzeko.

 6.- Ordiziako EH bilduren proposamena, Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke eta bere inputatuei elkartasuna adierazteko.

 7.- Udaleko alderdi politiko guztien proposamen bateratua, hainbat herrialdetako gatazketatik ihes egiten duten ehundaka mila pertsonek jasaten duten   giza-zorigaitza dela eta.

 8.- Udaleko talde politiko guztien proposamen bateratua, 2015eko mundu mailako emakume martxarekin bat egiteko.

 9.- Udaleko alderdi politiko guztien proposamen bateratua, “Ordizia seguru eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko” baten aldekoa.

10.- EAJ/PNVren proposamena, hiri hondakin solidoak jasotzeko sistemari buruzko kontsultari buruzkoa. 

       11.- Etxebizitza alokatzeagatik laguntzak emateko ordenantza behin betiko onartzea.

       12.- Zenbait erakundetako Udal ordezkariak izendatzea. 

       13.- Kreditu aldaketak.