ELKARTERATZE ISILA

Ordiziak bat egin du Parisen gertatutako atentatuen salaketarekin

Gaur eguerdian, eta Euskadiko hainbat udalerrietan egin den bezalaxe, Frantziako hiriburuan aurreko ostiralean gertatutako atentatuak salatzeko elkarteratze isila egin da plaza Nagusian. Udalak asteburuan egin du deialdia sare sozialen bidez eta Udalbatzarekin batera izan dira plazan herritar ugari.