ZABALIK DAGO IBILGAILUEN ZERGA ORDAINTZEKO EPEA

Helbideratutako ordainagiriak apirilaren 10ean pasako dira kontutik

2016ko martxoaren 1etik 2016ko apirilaren 10era bitarteko lanegunetan, biak barne, ordaindu ahal izango dira borondatezko epean 2016ko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergari dagozkion ordainagiriak.

Ordainketak herriko edozein aurrezki kutxa edo banketxetan egin daitezke. Helbideratutako ordainagiriak 2016ko apirilaren 10ean kontutik pasako dira.                     

Adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko ihardunbideari ekingo zaio besterik gabe, eta ordaindu ez diren kuotak gainordaina, berandutza interesak eta dagozkion gastuak hartu beharko dituzte beren gain.