2016KO UDAL AURREKONTUA ONARTU DA OSOKO BILKURAN

Inbertsioen partida 457.270 eurokoa da

Osoko bilkura ospatu zen atzo eta 2016ko aurrekontua onartu zen. Aurrekontu osoa 14.763.398 eurokoa da. Udalekoa, propioa, 11.274.755 eurokoa. Hemendik gorakoa erakunde autonomoek osatzen dute: San Jose egoitza, Majori Kiroldegia, Herri Antzokia eta Ordizia Lantzen, hain zuzen. Inbertsioetarako partida 457.270 euro da.

Datorren astean youtube kanalean egongo da bilkurako bideoa eta ekainean argitaratuko den udal aldizkarian jasoko dira inbertsioen xehetasunak.