MARTXOAK 13: POSTA ETA AURRETIAZKO BOZKAK

Ostegun honetan amaituko da postaz bozkatzeko eskaera egiteko epea

Martxoaren 13an etxeko hondakin bilketa sistema herri kontsulta bidez aukeratzeko euren botoa ematea juterik izango ez dutenei gogoratzen zaie aurrez egiteko aukera daudela. Ostegun hau, martxoaren 3a, posta bidez botoa emateko eskaera egiteko azken eguna da. Telefonoz deituz edo www.ordizia.eus web atariko bannerraren bidez eska daiteke.

Hilaren 9a, 10a eta 11a aurretiazko botoa emateko egunak izango dira, udal bulegoetan bertaratuz goizez edota arratsaldez. Hilaren 9an, 10ean eta 11an ere,  mugikortasun murritza duten pertsonak euren etxean botoa emango dute, aurretik eskatuz, telefonoz udaletxera deituta edo www.ordizia.eus bidez. Edozein zalantza argitzeko, arreta bulegoko telefonoa 943885850 zenbakiduna da eta 09:00etatik 15:00etara deitzeko modua izango da.