MARTXOAK 13: BILERA INFORMATIBOAK ETA AURRETIAZKO BOZKA

Bilerak larunbata honetan, astelehenean eta asteazkenean dira

Datorren martxoaren 13an Ordiziak etxeko hondakinak biltzeko eredua aukeratu ahal izango du. Herri kontsulta antolatu da horretarako. Hondakinen Mahaia osatu zen duela aste batzuk eta kontsultaren data, prozedura eta bestelakoak adostu dira egin diren bilera desberdinetan.

Kontsulta eguna baino lehen egitekoen artean, herritarrak informatzea da ahalik eta pertsona gehienera iritsiz. Hilaren 18an lehen aurkezpena egin ondoren, martxoaren 1ean hasita auzoz auzo egingo diren bilera antolatu dira. Besteak beste, aukeratzeko emango diren bi ereduak eta bestelako xehetasunak emango dira ezagutzera.

Bi bilera egin dira dagoeneko eta hiru gehiago egingo dira. Hauxek:

Hilak 5, larunbata: beste bileraren batera  joaterik ezin dutenentzat

Tokia: Udaletxeko Batzar aretoa.

Ordutegia: 9.30etan euskeraz eta 11:30tan gazteleraz. Iraupena: 1:30.

Hilak 7, astelehena: SAN BARTOLOME, ESKARABILLA eta URDANETA

Tokia: Udaletxeko Batzar aretoa.

Ordutegia: 15:00etan euskeraz eta 18:30tan gazteleraz. Iraupena: 1:30.

Hilak 9, asteazkena: ERDIGUNEA

Tokia: Udaletxeko Batzar aretoa.

Ordutegia: 15:00etan gazteleraz eta 18:30tan euskaraz. Iraupena: 1:30.

 

AURRETIAZKO BOZKA: PRESENTZIALA, POSTA BIDEZKOA EDO MUGIKORTASUN MURRITZA DUTENENA

Martxoaren 13an bozka mahaira joaterik ez dutenek botoa emateko aukera desberdinak izango dituzte. Epeak kontutan hartu behar dira.

Bozka presentziala emateko egunak martxoaren 9, 10 eta 11a dira. Norbera joanda emango du Udal Arreta bulegoan 9:00etatik 15:00etara edo Udaltzaingoan 15:30etatik 20:30etara.

Mugikortasun murritza izan eta etxetik ateratzen ez direnak Udaletxera deitu behar dute. Botoa eraman eta jasoko da euren etxeetara joanda.

Posta bidezko eskaera egiteko epea itxi da dagoeneko.  Hori bai, dokumentazioa jaso ondoren, ahalik eta azkarren bete behar dute tramitea eskatzaileei, hitzez agertu zaien moduan.