OSOKO BILKURA EGINGO DA OSTEGUNEAN

Ohiko saioa izango da ostegun honetan 19:00etan Batzar aretoan. Gai zerrenda honakoa da:

1.- 2018ko urriaren 10ean ohiko deialdian egindako osoko bilkuraren aktaren zirriborroa onartzea.

2.- 2018ko azaroaren 12an aparteko deialdian   egindako osoko bilkuraren aktaren zirriborroa onartzea.

3.- Iraila eta urriari dagozkion alkatetza dekretuen berri ematea.

4.- Kontu-hartzaileak egindako ingeraren berri ematea, uztaileko eta azaroko kontratazioei dagozkiena.

5.- Zuberoa kaleko esleipenari buruz azaroaren 12ko osoko bilkuran hartu zen akordioari buruz Kontu-hartzaileak egindako txostenaren berri ematea.

6.-Kontu-hartzailearen 10/2018 ingeraren berri ematea, 2018rako %2,75eko soldata igoeraren  onarpenari buruzkoa.

7.- 1123/2018 zenbakidun dekretuaren berri ematea, 32-GARBIGUNE HIEren 32.1 Exekuzio Unitatearen ituntze-hitzarmenaren onespenari dagokiona.

8.- Presoen urruntze politika salatuz SARE Elkarteak aurkeztutako eta Ordiziako EH-Bilduk eta Ordizia Orainek onetsitako mozioa.

9.- “ENIRIO-ARALARko inguruak motordun ibilgailuentzat egokitzeko” proiektuaren exekuziorako errespetua eskatuz ENBA sindikatuak aurkeztutako eta EAJ/PNVk onetsitako mozioa.

10.-Euskararen 2018ko Nazioarteko Egunari buruzko Adierazpen instituzionala.

11.-Emakumeekiko indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunari buruzko Adierazpen Instituzionala.

12.- Gizarte larrialdiak artatzeko udalaren harrera-etxebizitzak arautzeko Araudia hasierako izaeraz onartzea.

13.- Euskararen Erabilera Plan Estrategiko berria onartzeko konpromisoa.

14.- San Jose Egoitza Erakunde Autonomoak egindako etxebizitzen erabileraren lagapena onartzea.

15.- Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko lankidetzarako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arteko hitzarmen markoa onartzea.

16.- 2018ko garapen proiektuei diru-laguntzak.

17.- “15-TXINDOKI” HIEren 15.6. EUri dagokion Arau subsidiarioen aldaketa hasierako izaeraz onartzea.

2.-Kreditu aldaketaren espedientea onartzea. Kreditu transferentzia mota 2018KALD000009 ZKIA.

19.- Kreditu aldaketaren espedientea, kreditu gaikuntza mota KALD 000010-00.

20.- Aparkaldi mugatuko eremuak arautzen dituen udal ordenantza aldatzea.

21.- Urdaneta kaleko 4-6 zenbakietako GOI-ETXEko lursailaren lagapena onartzea

22.- Galderak eta eskaerak.