MARIBARATZA KALEAN IZAN DEN SUTEA ITZALDUTA DAGO

Ez dago zauriturik eta 8 zenbakidun eraikinean piztu da

Larrialdietako zerbitzuak Ordizian 11:25ak aldera piztu den sutean izan dira gaur. Maribaratza 8ko teilatuak hartu du eta eraikin honetako eta alboetako bizilagunak etxeetatik atera izan behar dute. Zauriturik ez dago eta ondoko atarietakoak euren etxeetan dira dagoeneko.

Eraikinak zurezko egitura eta harrizko hormak ditu. Guztira 24 etxebizitza ditu, behekoan eta bost solairuetan banatuta. Gehienetan jendea bizi da. Udalak bizilagunak identifikatu ditu eta euren ostatu beharrak aztertuko ditu ahalik eta azkarren. Administratzaileekin era kontaktuan jarri da eta kalteak baloratzeko azterketa teknikoa egingo da.

Ordiziako, Legazpiko eta Tolosako suhiltzaile parketako sei talde aritu dira lanean, Ertzaintzako hiru, 112ko anbulantzia, Babes Zibila, Udaltzaingoa eta udal teknikariak, Gipuzkoako Urak eta garbiketa taldea bertaratu dira larrialdia artatzeko.

Haizeak suhiltzaileen lana zaildu du eta, ordubete pasa ondoren egoera kontrolpean izan arren, oraindik bertan egongo dira behar den denbora.