ALTAMIRAKO ‘E’ PUNTUA

Komun publikoa bizilagunek aukeratu duten tokian jarriko da

Altamirako bizilagunek komun publikoa jartzeko kokapenaren aukera egin dute. Aurreko astean Ordiziako Udalak  orri bat banatu zuen etxez-etxe, informazioarekin kokapen aukera ezberdinen mapa batekin. Astearte honetan bizilagunak eure iritzia eman dute auzoan horretarako jarritako gunean.

Hala, 144 bozka eman dira. Horietatik 30ek zerbitzuaren beharrik ez dagoela esan dute. Bi bozka zurian eman dira eta 3 baliogabeak ziren. Aukera hautatuena ‘E’ hizkiarekin izendatutakoa izan da. 88 bozka izan ditu honek. ‘B’ eta ‘D’ aukerek 8na bozka jaso dituzte eta 5 boto eman dizkiote ‘A’ aukerari. Hala, gehiengoak aukeratutako tokian jarriko da zerbitzua: ‘E’ kokagunean, hain zuzen.

Udal ordezkariek Altamirako bizilagunen parte-hartzea eskertu dute.