EAJ-PNV, ORDIZIA ORAIN, PSE ETA IRABAZI TALDEEN ADIERAZPENA

Ordiziako EAJ-PNV, Ordizia Orain, PSE eta Irabazi alderdiek hurrengo adierazpena egin dute:

Pasa de ostiral gauean Ordiziako udal hautagaietako bat erasotua izan zen, kenduta zeuden hauteskunde kartelak taldearekin batera berriro jartzen ari zenean.

·  Ordiziako Udalatik honelako erasoak gaitzesten ditugu, giza eskubideen kontrako ekintzak diren aldetik. Ez bakarrik integritate fisikoaren aurkako ekintzak direlako, askatasun politikoaren kontrako ekintzak ere direlako.

·  Udala osatzen dugun alderdiok onartezina jotzen dugu pertsona baten aurkako erasoa, edozein kasutan errespetua da bizikidetzaren aldeko ukaezinezko printzipioa.

·  Ordiziako Udalak bizikidetzaren aldeko apustu irmoa egiten du eta egingo du. Guztia ez da zilegi eta errespetua eskatzen dugu.

·  Elkarbizitzan zinez sinesten badugu, erasoak eta irainak albo batera utzi eta elkarlan-bideak jorratzea beharrezkoa da.

·  Udalatik gure gertutasuna luzatu nahi diogu Ordiziako hautagaiari eta bere familiari.