ORDIZIAKO UDALAK BALKOI ETA LEIHO EDERRENAK SARITUKO DITU

Epaia uztailaren 15 eta 18 bitartean erabakiko da

Ordiziako Udalak balkoi eta leihoak apaintzeko lehenengo lehiaketa antolatu du. Udalerriko etxebizitzak loreekin eta landarekin apaintzeko ohitura berreskuratzea da helburua, estetikaren bidez inguru atseginagoa sortu eta Ordiziako hiri-kalitatea hobetuz. Parte hartzeko izena ematea ez da beharrezkoa.

Lorezaintza arloko bost profesional ezagunek osatuko dute epaimahaia: Azanza Mintegiak, Goierriko Nekazal kooperatibak, Luberri eta Muguet loradendek eta Urretabizkaia lore-etxeak. Taldeak udalerriko balkoi eta leihoen itxurari erreparatuko dio, kaletik begiratuta, uztailaren 15a eta 18a bitartean. Eta lore-konposizio ederrenak edo itxura hoberena dutenak izango dira sarituak, honako irizpideak kontutan hartuta: aniztasuna, lore eta landare nahasketa edota originaltasuna.

Hiru sari banatuko dira uztailaren 19an. Ordizian Merkataritza  elkartearen erosketa txartelak izango dira, 150, 100 eta 50 euroko balioa izango dutenak.