OIANGUKO UDAKO TABERNA TXIKIAREN ZERBITZUA KONTRATATZEKO PROZESUA ZABALIK

Oianguko txiringitoa Ordiziako Udalak Oianguko parkeko udako taberna txikia edo txiringitoaren zerbitzua kontratatzeko prozesua zabaldu du. Kontratazioa zuzena izango da, uztailetik irailera bitartean (3 hilabetez) udako zerbitzua eskaini ahal izateko. Proposamenak edo eskaintzak aurkezteko azken eguna uztailak 10, asteazkena (barne) izango da.

 

Proposamenak Ordiziako Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira aipatu epe barruan, modu telematikoan, edozein unetan; Udaletxeko Erregistro Orokorrean (Udaleko arreta bulegoan), 8:30tatik 13:30etara, eta arratsaldean Udaltzaingoan, gaueko 21:00ak arte.

Proposamenak gutun-azalean aurkeztuko dira “Oaingu parkeko udako taberna txikia edo txiringitoa kudeatzeko zerbitzua” izenburupean. Eskatzaileak bere identifikazio datuak adierazi behar ditu bertan, baita administrazioa berarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa eta telefono zenbakia ere.

Legeak kontratatzeko gaitasuna aitortzen dituen forma juridiko guztiak onartuko dira, eta horretarako debekurik ez izatea, alegia, Ordiziako Udalarekin zorrik ez izatea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasunarekin zorrik ez izatea, eta Gizarte Segurantzarekin zorrik ez izatea.

Baldintzak, betebeharrak eta balorazio irizpideak jasotzen dituen dokumentua hementxe dago eskuragarri, eta zuzenean igorriko zaio telefonoz (943805652) edo e-mailez (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) eskatzen duenari.