Enirio-Aralar Mankomunitateak saio irekia du bihar

Enirio Aralar. Mankomunitatea

Enirio-Aralar Mankomunitateko Zuzendaritza Batzordeak erabakita, Mankomunitatearen baitan landuko diren gaien inguruan aholkurako eta eztabaidarako osatu den organo berria da Aholku Batzordea. Lehen aldiz eratu den figura da hau, eta bihar arratsaldean izango da estreinekoz bilera, Ordiziako Udaleko batzar aretoan.
Arratsaldeko 18.30ean hasiko da saioa, eta berrikuntza gisara, edonork joateko aukera du eta bertan zertaz hitz egiten den eta zer erabakitzen den ikusi.

Gai ordenari dagokionez, honakoak izango dira landuko dituzten puntuak:

  • EHBilduk proposatzen duen Aralarko Larreen Antolaketa Planaren aurkezpena.
  • Indarrean dagoen larre eta txabolen ordenantzan proposatzen diren aldaketak.
  • Ordenantzak betetzen ez dituzten abeltzainei emandako baimenak.
  • Aurtengo inbertsioen egoera eta egiteke dauden lanak (Ariñate eta Elordiko ur deposituak).
  • Mankomunitateko webgunea.
  • Indarrean dauden estatutuak eguneratzeko prozesua, eta bitartean, estatutu horiek ezartzen duten Batzorde iraunkorraren eraketa, legez bete beharreko gutxieneko osaketa handitzeko proposamenarekin.
  • Norberak lekarkeena.