Auzoetan bilera irekiak hasiko ditu Ordiziako Udalak

Ordizia

Ordiziako Udalak, auzoz auzo hasiko ditu saio irekiak herritarren iritziak eta proposamenak jasotzeko 2020 urteko aurrekontuetara begira. Lehen saioa Buztuntzako auzoaren ingurukoa izango da; gaur, Urdaneta herri eskolan, 19:00etan. Bigarrena, bihar, asteazkena, hilak 20, Udaletxeko pleno aretoan, ordu berean eta Urdaneta, Eskarabilla eta Malkasko auzoetakoei zuzenduta izango da.