Ez da onartu Majori Kiroldegiko lanetarako mailegu eskaera

Ez ohiko batzarra. Azaroak 25

Astelehenean, azaroak 25, ospatu zen Ordiziako Osoko Bilkuraren ez-ohiko batzarra.

Gai ordena:

1. Aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren helburuak eta gastu araua betetzeari buruzko kontu-hartzailearen txostenaren berri ematea. 

2. Majori Kiroldegiaren lehen faseko obrak finantzatzeko mailegua kontratatzea.

3. Kreditu aldaketa: kreditu gehigarria Majori Kiroldegiaren lehen faseko obra-kontratuaren aldaketa finantzatzeko mailegu bidez finantzatua.

Hemen bozketa:

Lehen puntua aho batez onartu zen.

Bigarren puntuan EH Bilduk alde bozkatu zuen (6 zinegotzi), Ordizia Orain Elkarrekin Podemos abstenitu egin zen (2 zinegotzi), eta EAJk kontra bozkatu zuen (6 zinegotzi) eta PSE-EEk ere kontra, boto bat. Beraz, ez da onartu Majori Kiroldegiaren lehen faseko obrak finantzatzeko maileguaren kontratatazioa. Bigarren puntu honek hirugarrena baldintzatzen zuen, eta, beraz, ez zen bozkatu hirugarren puntua, eta amaitutzat eman zen Osoko Bilkura.