Buztuntzako eraberritze prozesuari egindako ekarpenak azaldu dituzte Urdanetako ikasleek

a1dd3193 7b96 4cb1 bf77 8f3eaf016354

Gaur goizean, Urdanetako ikasleak Udaletxean izan dira Buztuntza auzoko eraberritze prozesuaren ondorio eta proposamenak alkateari azaltzen. 
Hilabete hauetan, ikasgelan lanketa egin dute auzoaren beharren inguruan, eta analisiak egin ostean beraiek garrantzizkoa deritzoten ekarpenak egin dituzte; hala nola, dauden aulkien berritzea, arbola gehiagoren beharra, zaborrontzi gehiago jartzea eta irisgarritasuna hobetzea. Orain, lanketa horretan ikasleek atera dituzten ondorioak Udal teknikariek landuko dituzte, eta ondoren berriz ere elkartuko dira proiektuaren hurrengo pausoak erabakitzeko. 

Tipi enpresa ari da proiektuaren lanketa egiten. Ikusi hemen egindako elkarrizketa: "Buztuntza auzoan pasealeku ondoa berritzeko beharra nabarmendu da"

88d5631a aac3 42d4 94f4 866fd0bc3066

2bb6268d 488f 4c7c 825a 9575f6cad422

IMG 9424IMG 9408