Eusko Legebiltzarretako hauteskundeak. Hautesle erroldako datuen erreklamaziorako epea irekita

C7F6C2D9 DC5C 4F1E AF27 14DE7EA31658

 

2020ko apirilaren 5ean izango dira Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak. Hau dela eta, honako hau jakinarazten zaie herritar guztiei, batez ere, bizilekuz aldatu dutenei (2019-12-01a aurreko aldaketak), eta 18 urte egin berri izan eta lehen aldiz botua eman behar dutenei:

HAUTESLE-ERROLDAN ageri diren datuei erreklamazioak egiteko epea 2020ko otsailaren 17tik  otsailaren 24ra(biak barne) izango dela. 

TOKIA: Herritarren Arretarako Udal Bulegoa.

ORDUTEGIA:  8:00 - 13:30.