Zinegoak jaialdiko zazpi laburmetraia eskainiko dira ostegunean

Zinegoak

Zinegoak, Bilboko Gaylesbitrans 17. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia da, eta ostegun honetan, hilaren 12an, osteguna, Herri Antzokian eskainiko dira zazpi laburmetraia. Emanaldia 20:30ean hasiko da.

Honako filmak izango dira ikusgai: Mi Pequeño Gran Samurái, Jess, Rani, Kokodriloa, Adlib, XY eta La Mariachi.

“Eskerrak ematen dizkiogu Zinegoaki berriz ere Ordiziara itzultzeagatik eta aukera hau eskaintzeagatik. Goierriko eskualdean Ordizian bakarrik eskainiko dajaialdi hau, eta horregatik goierritar guztiak gonbidatzen ditugu jaialdian parte hartzera eta laburmetraiak ikustera", nabarmendu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak. Gainera, Mi pequeño Gran Samurai laburmetraiak zabalduko du Ordizian eskainiko den zerrenda. Ekai Lersundi haur transexual ondarrutarraren heriotzaren harira haren guraso eta ingurukoek egin duten hausnarketa azaltzen da. "Halakorik gehiago gerta ez dadin landu dute laburmetraia”, gehitu du alkateak.

Julen Nafarrate, Zinegoak jaialdiko komunikazio arduradunak nabarmendu duenez, jaialdiak “sexu aniztasuna” lantzen du: “beti sexu aniztasuna orientazioaren lotzen da, baino hori baino gehiago dago horren atzean. Jaialdia, azken finean, aitzakia bat da. Gu tresna bat gara sexu aniztasuna lantzeko”. Gauzak horrela, Zinegoak jaialdia bere horretan amaitutzat eman bada ere, orain Zinegoak ibiltariari emango diote hasiera. Hain zuzen ere, 60 herritan baino gehiagotan izango dira.

Ordiziaren kasuan, 2016, 2017 eta 2018 urteetan ekarri da Zinegoak jaialdia, eta aurten ere jaialdiaren aldeko apustua egin da.