2020/0313 dekretua

Estatuko Aldizkari Ofizialrean martxoaren 29an argitaratu ondoren indarrean dagoen 10/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 29koa, oinarrizko zerbitzuak ematen ez dituzten besteren konturako langileentzako baimen ordaindu berreskuragarria arautzen duena, COVID-19ren aurkako borrokaren testuinguruan herritarren mugikortasuna murrizteko.

Aipatutako 10/2020 Errege Lege Dekretuko lehenengo xedapen gehigarria. Horren arabera toki-erakundeak gaituta daude funtsezkotzat jotzen diren zerbitzu publikoen funtzionamenduari eusteko beharrezkoak diren jarraibideak eta ebazpenak hartzera Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan sartutako enplegatu publikoen zerbitzu-prestazioa arautuz.

HONAKO HAU ERABAKI DUT:

BAT: Ordiziako Udaleko zerbitzu hauek funtsezkotzat hartzea, eta jarraian adierazten diren langileekin zerbitzua ematen jarraitzea (presentzialki edo telelanaren bidez, kasu bakoitzaren arabera):

- UDALTZAINGOA: Orain arte bezala jarraituko du Agente guztiekin lanean.

- ONGIZATEA: Zerbitzua mantentzea bi Teknikari eta Saileko Administrari batekin, eta azpikontratatutako etxez-etxeko zerbitzuarekin.

- IDAZKARITZA: Zerbitzua mantentzea Idazkaria, Administrazio Orokorreko Teknikaria eta Pertsonal eta Ondasun Administrariarekin.

- KONTU-HARTZAILETZA: Zerbitzua mantentzea Kontu-hartzailea, Kontu- hartzailetzako Teknikaria, Diruzaina eta Kontabilitate Administrariarekin.

- ARRETA BULEGOA: Zerbitzua mantentzea Administrari batekin.

- HIRIGINTZA: Zerbitzua mantentzea zerbitzuen buru den Aparejadorearekin.

- KOMUNIKAZIOA: Zerbitzua mantentzea komunikazio arduradunarekin.

- UDAL BRIGADA: Zerbitzua mantentzea Zerbitzu Orokorretarako taldearekin, Enplegu Sustapeneko hiru langileekin eta argiketariarekin. Lorezaintza eta Obra taldeen jarduna geratzea, eta aktibatzea aurreko taldeak indartzea beharrezkoa bada.

- INFORMATIKA: Zerbitzua mantentzea Informatikariarekin.

- MAJORI: Zerbitzuaren mantenua eta segurtasuna bermatzeko zuzendaria eta mantenuko langilea.

BI: Udal-plantillako gainerako langileek nahitaezko ordaindutako baimen berreskuragarria izango dute 2020ko martxoaren 30etik apirilaren 9ra (biak barne). Baimen honek berekin ekarriko du langileek ohiko zerbitzuak ematen ari balira legokiekeen ordainsaria jasotzeko eskubideari eustea, oinarrizko soldata eta soldata-osagarriak barne.

* Dekretu hau doakienei jakinaraztea.

funtsezko zerbitzuak eta ordaindutako baimena page 0001

funtsezko zerbitzuak eta ordaindutako baimena page 0002