XXVI. Idiazabal Gazta berriaren aurkezpena eta gazta ebakitzea, asteazkenean

Asteazkenean egingo da ekitaldia, ateak itxita, Udaletxeko batzar aretoan

Iragan apirilaren 15ean Artzain Eguna bertan behera uztera behartu gintuen COVID-19 pandemiak, eta urtero egin ohi den Idiazabal gazta berriaren mozketa ere, ezin izan zen burutu. Denborak aurrera darrai, eta artzainek gazten salmentan beherakadak antzeman dituzte dagoeneko. Horregatik, salmentak sustatzen lagungarri izan litekeelako, XXVI Idiazabal Gazta berriaren aurkezpen eta gazta ebakitzeko ekitaldia, maiatzak 27an ospatzea erabaki da, asteazken honetan.

Ordiziako Udalak, Idiazabal Gaztaren Jatorriko Izendapenak eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak antolatu ohi duten ekitaldia komunikabideetara bideratuta egongo da, garai hauek eskatzen duten segurtasun neurriak medio, gonbidatuen presentzia murriztuta.

Ekitaldia goizeko 11:30etan, Ordiziako Udaletxeko Batzar Aretoan hasiko da. Bertan, modu telematikoko Eusko Jaurlaritza eta Gizpuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek parte hartuko dute. 

Aurtengo ekitaldian ez da omenaldirik eskainiko, baina urtero legez, Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapenak iragan urteko ekoizpenaren datuak emango ditu, artzain eta gaztandegi erregularrenak sarituko ditu. Kontseilu Erregulatzaileak 2019 urtean bere kalitate eta erregulartasunagatik gazta egile hauek saritzea erabaki du:

- Artzain ekoizle saritua, La Leze.
- Gaztandegi saritua: Goine. 

2020ko Idiazabal gazta berriaren mozketa, urtero legez, gure gazta sustatuko duen pertsonai batek burutzen du, eta aurtengoan, Bilboko Porrue jatetxeko sukaldari den Unai Campok burutuko du.