AECC Gipuzkoak “Uda osasungarria” kanpaina azaldu du Ordizian
Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkartea “Uda osasungarria” kanpaina burutzen ari da, udan ere bizi-ohitura osasungarriak edukitzearen garrantziaz hausnartzeko.
“Elkartean urte osoan zehar egiten dugu lan bizi-ohitura osasungarriak zabaltzeko. Oso garrantzitsua da gure osasuna zaintzea, baita udan ere. Hamarkada bat baino gehiago daramagu udan bizi-ohitura egokien inguruko ardura sustatzen. Pandemiaren ondorioz, gelditu egin behar izan genuen, baina, zailtasunak zailtasun, ohitura osasungarriak sustatu nahi ditugu berriro aurrez aurre, batez ere txikienekin”, nabarmendu du Maider Sierrak, AECC Gipuzkoako prebentzio-arduradunak.
Pandemia egoera berezi honetan informazioa Ordiziarrei zabaldu nahirik bi bide jorratu dira. Lehenengoa Majori polikiroldegian udara osoan ikusgai izango den roll up bat.
Eta bestetik, Ordiziako haurrek uda osasungarri bat izan dezaten, AECC Gipuzkoako profesionalek eta boluntarioak herrian egon dira gaur, uztailaren 13an, asteartea. Elkarteko profesionalak goizez egongo dira Urdaneta eskolan, Udalak antolatutako udalekuetako haurrekin. Hauek izan dira AECC Gipuzkoak Ordiziako txikiekin landuko dituen ideiak: eguzki-babes on bat izatea, beraien burua elikatzerako orduan kontuan izan behar dituzten gomendioak eta bizitza aktibo baterako aukera egokiak egitea.
Euskadiko Biztanleentzako Osasun Inkesta Nazionalaren arabera (azken datuak 2017an jaso ziren), 2 eta 17 urte bitarteko haurren %8ak (mutilak) eta %5,7ak (neskak) obesitatea dute. Eta Euskadiko haurren %25 inguruk gehiegizko pisua dute. Horrek esan nahi du hiru euskal haurretatik batek gehiegizko pisua edo obesitatea duela.
Ezin dugu ahaztu munduko tumore mota ohikoenetako bat azaleko minbizia dela. Urtean %10 handitu da Euskadin. Eguzki-argiak edo brontzeatzeko oheek igorritako erradiazio ultramoreek (UV) kaltetutako azal-zelulak modu anormalean eta kontrolik gabe hazten direnean sortzen da tumore hau, eta horregatik, maizago agertzen da eguzkitan dagoen azalean.
AECC Gipuzkoak azpimarratu nahi du erreferentziazko medikuarengana joatea oso garrantzitsua dela azalean edozein aldaketa nabarituz gero edo edozein zalantza argitzeko.